BCCCAP00000000000000000001804

ixilik egoteko? Zuk, gure biziarekin jolasteko, zure ukulloko txalak gerala uste al dezu? Zure griñakoa banintz, bertan itoko zinduzket. Baña ez naii ola– koa. Nere barrenak ez didate ori agintzen. Alare, ortan jarraitzen badezu, etzera oiean ilko. Kontuz, orren mende !anean ari zeratenok! Orri komeni zaionean geratuko zerate bidean, beste gure iru Ia– gun maite aiek bezela. Garaiz erretiratzeko as– moak ez badituzute artzen, eta, jakiña, Basajauna– rentzat azkeneko irabaziak utzita, beste Bibote– Aundiren bat izango da zuentzako ere, arratsean barea bezela zulatuko zaituztena. Ura dabil, gure nagusi maltzur onek sarituta, gure ta bere lagunak ihzen. Neri tira didanean, ederki ikusi det. Eske– rrak ematen al dizkio, bete anka aundi artan Iotu ta bota duen Iarrari. Bestela, orain an zegoen pu– ñal onekin Iurrari josia ta ortzaz gora. Indarrean kajari kendu zion puñala. - Onek iru lagun maite, gure langilleetakoak il ditu. Laugarrenak ementxe bertan il bear Iuke, len esan detan bezela, ez banintz kristaua. Gutxiago merezi zutenak eraman ditu aurretik. Barru artan etzan ezer entzuten, erraldoi aren oiuak besterik. Puñala eskuan zeukala, gozoa ze– goen ura. Beldurrak aidean zeukan jendea, batez ere Basajaun. Billaua bazan ere, etzeukan arrokeri geiegirik, Dardarrek noiz aldegingo zoratzen, ixil– ixilik bere txokoan. Indarrean tira zuen eta txabolaren atzeko ol batean, eskulekua jotzeraño sartua, geratu zan. - Olaxe tiratzen du arek, eta arrapatzen due– nari ez dio atsegiñik emango. Ta zuk, Basajaun, bota zor didazuna. Berdin ez det zurekin geiago lanik egingo, oso kontentu nenbillen baña. - Nik ez dakart xentimorik nerekin. Lan orí Don Lukasena da. Eskaiozu ari. 79

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz