BCCCAP00000000000000000001804

aldegiña zan. Salletik kendu ta beraren mingaña moztu bearra zegoen. - Non dezute Dardar? -galdetu zien lagunai. - Ez dakigu. Beti sallean etortzen gera, ta gaur atzera geratu zaigu, kontrabandoaren billa beran– du joan dalako. - Ea ari ere zerbait gertatu zaion. Orixe esaten ari zala iritxi zan, Bibote-Aundik sartu bezela, oraindik puñala kajan zeukala. - Ez, Basajaun. Ez noski zure naiaren paltan. Baña Dardar bizirik dator. Ikusten al dezute, kaja onek ondoraño nola daukan puñal ori itxatxia? -oiu egin zuen, zama maiaren gañean utziz. Bere lagun guziak izuturik ikusi zuten. - Baña nork tira dik ori? -galdetu zion Basa– jaunek. - Umeak iruzurtuko dituzu; baña ez ni. Bi– llaua aleena zu! Etzenduen uste, ez, gaur ni emen ikusterik. Aitortu zazu bein, badakizu ori norena dan-ta. Ni asi ezkero, iru gizon il dituen borreroa– ren puñala da ori. Beste kontrabandistak ere, izutu xamarrak baña suminduak zeuden. Patxara xamarrean itze– giten bazuen ere, etzuten orduan bezin asarretua egundo ikusi Dardar, amorruz gorputz guzia dal– daraka zeukan-ta. - Ago ixilik. Obeto aterako aiz -erantzun zion Basajaunek. - Ixilik egoteko, Jau ankeko bat bezela eriotze– ra saldu nauzu-ta? Nagusi jauna, ez gero neri ge– roko desapiorik egin. Oso-osorik nere eskuetan zaude ta sumindua nator. Ez geiegi zirikatu. Ez nauzu ezagutzen ni ondo. Arraixkuan dagoen la– gun baten alde, bizia ere jarriko nuke. Ta ixilik egoteko neri? Eskerrak kaja bizkarrean nekarrena– ri, ta tira didana beldurrak zegoela. Alare, neri 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz