BCCCAP00000000000000000001804
makurtuz, bere atze guzia babesten zuela bada ez bada. Alako txara bazterreko bide txigorrera iga– rotzerakoan, arkaitz baten atzetik tira zion indar guziakin. Baña, Dardarren zorionerako, erdiz-erdi bizkarrean zeraman zamari sartu zitzaion. Sube gorri batek bezela buelta eman zuen onek, zo– ritxarrez. Bestela, berak jarritako sarean eroriko zan. Tira zionak, otsaz gañera, Dardarren eragiñean ezagutu zuen kaJari sartu ziola, ta igesari eman zion. Dardarrek beti berekin ibiltzen zituen kaiku– arri aietako bat !aster zuen atzetik. Utsegin, ordea. Tiratzeko batean, oñak Jarren batean lotu ta mu– turka erori zan. Orretxek salbatu zuen. Burrunda zeriola, buru gañetik igaro zitzaion. Zutitu ta, zijoala, tira zion beste bat, eta ezke– rreko beso-buruan jota botean joan zan arria. Ala– ko «Otx!» bat esanta, arrainoak ez badu, laxter igaro zituen txara arteko bideak. - Orren besoak aballa zirudik. Kaskarrean arrapatu baniñu, etzidaken parra gaizki egingo. Orduan aren eskuetan erori balitz, bertan txirtxillatuko zuen. - Urruti xamarrera ere nere aran beltxak min– garriak dituk, Praixku. Ire anketan lotu dan lar madarikatu orri eskerrak ematen al dizkiok. Bes– tela, gaur nere atzaparretan utziko uan bizia -esanta, bere bidean joan zan. Besteak baño ondotxoz beranduago etorri arren, an zegoen Basajauna. Ez noski Dardarren zai, ura onuzkero txara-bazterren batean illa izan– go zala uste zuen-ta. Baña kukuak oker jo zion. Ura, ausarditsuegiaz gañera, geiegi zekiena iza– ki. Azkeneko eztabaidan, aren aurretik larri asko 77
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz