BCCCAP00000000000000000001804

geiago balio du neretzat lagun urko baten biziak. Eriotz auek bukatzen badira, ixil-ixilik zure sa– !lean jarraituko det txintxo, egun bat utsegin gabe. Baña ez badira mozten, urrengoan ortzak era– kutsiko dizkizut. Basajaunek etzion erantzun. Baña Dardarren azkeneko itzak zerbait lasaitu zuten. Bere eginki– zunak bete ondoren joan zan; baña sumindua, de– nen aurrean argi ta garbi salatu zuelako. lndarra besterik etzeukan astaputzari, erakutsiko zion no– rekin zebillen. Dardarrek oraindik an jarraitu zuen. Eme, or– dea. Etzuen asko irabatzen, baña ondo etortzen zitzaion. Begi-belarri, batez ere kontrabandoarekin zetorrenean eta txara ta zugaitzpetan. Etzan gañe– ra beñere leku beretik ibiltzen. Garbian etzeukan aren beldurrik. Ori Bibote-Aundiak berak baze– kien. Bi edo iru arri koxkor aski zituen arekikoak egiteko. Indarraren paltik etzeukan ezkero, ol lodi bat lotzen zuen garrondotik ipur gañeraño, bizkar guztia estaltzen ziola. Onen gañean kaja, aundi xamarrak izaten baiziran, zeraman, ola bete– betean. Atzetik tiratzen bazion, eta ala zuen oitu– ra, kajan sartua geratuko zan puñala. Bai– baizekien, Basajaunek besteen artetik kendu naiko zuela. Ez eskaxa zalako. Eriotz aien berri ikasita, denen aurrean arpegira kantatu ziolako. Asko ze– kien. Agian salatu zezaken, gañera. Beren sari-legea artuta, ia kontrabandista gu– ziak batera ibiltzen ziran elkar babesten. Baña bein, zamaren billa berandu joan zalako, beste de– nen atzetik zetorren, eme bide guzian. Bibote– Aundi iruditu baizitzaion, kaja aundi aiek artzeko lekuan, bazter ezkutu batetik begira. Artu zuen bizkar gañean luze ta zabal, burua

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz