BCCCAP00000000000000000001804

- Kontuz gero nerekin, Basajaun, ~ag~si~ ba– zaitut ere! Odol otzean gizona iltá, oramd1k 1seka egiten al diguzu? Ni así nintzan ezkero,. au bada irugarrena. Ta beti aula ta eziñean dab11lena, ta illaren azkenean. Gixaixo oietako bat il orduko, berria badator, ta gaztea. Or dabillena Bibo– te-Aundi da. Ondoren, berak ekartzen du kontra– bandoa. Zurekin itzegiña ez balego, nola liteke ori? - Ixilik zaude, Dardar, ta obeto aterako zera. Mozkorra pasatzean, itzegingo degu. Exerita zegoen lekutik, jauzi bat egin zuen Dardarrek, zezen batek bezela, ta txutik aurrean jarri zitzaion: - Bai al dakizu zer esaten didazun? Ez didazu– la berriz olakorik aipatzen! Gaur oraindik ez det baxo-erdirik ere edan. Eta, denen aurrean neri mozkorra deitzeko, ez daukazu eskubiderik. Izutu zan Basajauna eta etzion itzik trukatu. - Or ez dabil mozkorrik, iltzallea ezik. Ori, ondo pentsatuta egindako lana da. Bestela, zeñek ekartzen du onera, illak uzten duen kontraban– doa? Erantzuiozu orri! Zalantzan banengo, ez nuke orrela itzegingo. Ziur badakit ura dabillela. Atzo denok ikusi genduen, gu ezkutatu orduko nola ekarri zuen arek galdutako zama bizkarrean. Orregatik atera naiz nere onetatik. Ai zer azken goxoa opa diguzun! - Uxoa artu nuela uste nuen ta artza erten zait -zion asarre Basajaunak. - Nik, berriz, artzarekin asi nintzala uste, ta deabrua bera gertatu. Ez naiz ez uxo, ez artza. Zu– zen dabillenak ezin lezake nere beldurrik eduki. Baña zure negoziorako komeni etzaizkizunak au– rretik eramate ori, ez orain eta ez gero, egundo ez det ontzat artuko. Munduko urre guziak baño 75

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz