BCCCAP00000000000000000001804

Esan ta egin. Andik minutu gutxira, zarraka– zarraka, beren aurretik igaro zan, kaja bizkarrean zuela. - Ez al nenbillen ni zuzen? -oiu egin zuen Dardarrek. - Bai. Gure begiakin ikusi deguna ez daukagu ukatzerik. Ez dakit nola etzan Dardar txuxenean txabola– ra jetxi, bertan txikitzeko. Baña lagunak etzioten utzi. - Lagaiok gaurkoz. Biar Basajaun etorriko da ta itzegingo degu. - Baña demonio orí ez det gaur baño erosoago arrapatuko. Bazekiten urrengo egunean Basajaun azalduko zala, zekarten berriarekin itzegitera. Ori zuen beti– ko oitura. Urrengo arratsean, Dardar kontrabandoarekin iritxi zanean, an zegoen Basajaun. Baña oraindik etzekin gertakari guzien berri. Gizona il zutela bai; berria ekarri zuten beñepein. Baña igerri zion asarre xamar sartu zala. Basajaun berak itzegin zion lenengo, adarra jotzeko asmoan: - Asarre zatoz gaur. Bidean zerbait egin al di– zute? Itzbidea jarri zionean, laxter artu zuen erantzuna, berak uste baño latzagoa: - Neri ez. Baña lagun bati bai. Iñori egiak ar– pegira botatzeko ez daukat beldurrik gero... Alde– rik-alde Bibote-Aundik zulatu zuen ura. Nere begi auek ikusia. Ni nabaitu niñunean, igesi joan zan. Baña ez nik ezagutu gabe. Pago aundi baten ondo– tik begira zegoela oartu nintzan. - Bai. Mozkortzen zerate ta okasioak sortu. Ortik datoz ondoren auek. 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz