BCCCAP00000000000000000001804

- Eta laguna non galdu dezu? - Bidean. Gizarajoa, pagadi zaarraren ondoan, luze ainbat zabal, illa... Egundoko puñalazoa eman diote. Bizkarretik sartu ta alderik-alde zula– tua. Ni urbiltzen ikusi nauenean, igesi joan da iltzallea. Obe du, bai. Bestela, azkenekoa izango zuen ori. Bibote-Aundi, kontrabandoko laguna, iruditu zait, urruti xamar zegoen arren. - Zaude ixilik, gizona! Ori ezin ditekena da. - Zergatik kendu zuen orduan gure salletik? Ezin zuelako etzan izango. Ni asi ezkero; baditu iru. Gure nagusi Basajaun deabru orren aginduz dabil ura xaar ta aulak iltzen, gero gazteak artze– ko. Urrena ikusten detanean, bereak eta bost entzun bear ditu. Eroak gerala uste al du orrek? - Etzaite geiegi berotu, Dardar, eta obeto er– tengo zera. Gizon maltzurra da ori. Zu galtzeko moduak ere ea egiten lituken.. . - Ori jana daukat: urrengo erasoa neretzat izango dala. Baña bera ere balebilke eme. Nik nere bidean arrapatzen badet, aztuko zaizkio gi– zon-iltzeak. Orrek ez duela amabost metrotik utsik egiten. Ortan ere nik irabazten diot. Berrogei metrora nik begia jartzen detan lekuan sartuko da tiratako arria. Eskuetara ezkero, txitoarena egingo diot. Olloak aleenak! Zuek ez al dezute lagunik maite? Gu ere zaartu arte emen bagabiltz, onek edo besteak sari berdiña emango digute: puñala– zoa bizkarretik eta zulora. Ordaindu aurretik joan dira irurak. Illabete osoko aien irabazia beretzat Ikusten detan bezin aguro, arpegira bota bear diz– kiot gertakari auek guziak Basajaunari, eriotz auen errudun bera da-ta. Nai al dezute apustu txi– ki bat egin? Etxerako aitzakitan, zeleta egin de– zaiogun or goitik. Ordu erdi baño len kontraban– doarekin Bibote-Aundi etorri baietz! 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz