BCCCAP00000000000000000001804
Gazte ta sasoikoena bera zegoen. Baña besterenak ere min ematen zion. Iñori etzion itzik aipatu. Baña lagunen artean bazebillen naiko kezka: bazutela norbait kontra– bando-bidean ixpi egiten ziena, ta eziñean ze– biltzanak garbitzen zituena, Basajaunaren aginduz noski. Andik aurrera, Dardar eskaxenaren urbil xa– mar ibilliko zan, ea ezer ikasten zuen. Urrengo urtean, irugarrena. Ta sei urte zera– mazkien kontrabandoan Joxe Iñaxiok. Ez zaarra zalako. Baña aula, erdi gaixo zebillena. Ta gazte ta sasoiko talde bat geratu zan. Baña Dardarrek karraxia entzun zuen; eta aba– lla bizian, igesi joan bearrean, laguntzera joan zitzaion. Bai iltzallea ikusi ere. Dardarren urratsak nabaitu zituenean, besteak igesari eman zion. Berreunen bat metrora, pago baten ondotik, zeletan jarri zitzaion. Arratsa izan arren eta urruti xamar, illargi bikaña baizegoen, ura etzan beste– rik: Bibote-Aundi. - Ea demonio orrek ortarako utzi zuen kon– trabandoa! Bizkarretik sartu ta bularretatik aterea zeukan puñalaren zuloa. - Aula ta gaixoa zala... Alare, ez da txantxe– tan ibilli... Nork il ote du? Ezpairik gabe, Bibote– Aundik. Onekin baditu iru eriotz sei urte auetan. Argiñak esan zionez, etzuela amabost metrotik tirata, puñalarekin utsik egiten... Zeramazkien diru pixarrak kendu zizkion, alargunari emateko, ezaguna zuen-ta. Beste lagunak baño ondotxoz beranduago eto– rri zan. Lagunak urduri zeuden, azkeneko biak palta ziran oraindik-eta. Noizbait, eraso aurreko trumoi illunaren gisa, an azaldu zan. 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz