BCCCAP00000000000000000001804
Dardar oartu zan. Etxerakoan ikusi baizuen norbait, kaja bizkarrean, txabolara sartzen. Eta Bibote-Aundi iruditu zitzaion. Baña illaren azta– rrenik etzan azaldu. - Nola liteke ori? -zion Joxe Iñaxiok-. Aren zama ekarri duenak, jakin bear luke ura non gal– du dan. Lapurren aitzakia egin zuten. Itzegiteko oraindik egokiera obeak etorko zira– la-ta, ixilik geratu zan. Andik illabete batzutara, ikazkiñak billatu zu– ten, txara txiki bat erre zutenean. Baña ordurako ezur uts. Zerekin illa zegoen, ezin ziteken ezagutu. Beren ibil-bidetik ia bi kilometrora arkitu zu– ten. Astoak ere badakí, il da gero ara eramana zala. Lapurrak etziran ara eramaten ibilliko. Ko– rapillo au ezin askaturik, amaika oldozpen ibilli zan Dardarren buruan. - Nork ekarri ote zuen aren kontrabandoa? 11 zuenak, zalantzik gabe. Zer egiten ote du, sallean ez dabillen Bibote-Aundi arek? Ez ote du orrek, Basajaunaren aginduz, orrelakoren bat egin? Ez baizan !apurren lana. Esan ziotenez, Basajaunak etzuen kontzientzi– rik. Bibote-Aundi, berriz, borondaterik gabea. Tresna bat bezela, nagusiak zer agindu, itxu– itxuan ura egiten zuen. - Eziñean dabiltzan agure zar auek, garbitu nai dituzte. Urrengoan eme ibilliko naiz orratik. Andik iru bat urte inguru, beste bat galdu zan. Mozkorraren aitzakia eman zioten. Ez zaarra za– lako. Askotan ezin iritxirik zebillena. Aren azta– rrenik etzuten atera. Itxura txarreko lana. Eskaxe– na beti ta baldarrena. Aien ordeko, gazte sasoi– koak artzen zituen. Dardarrek etzeukan oraindik orren beldurrik. 71
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz