BCCCAP00000000000000000001804

- Ori ezin ikusia da, bera baño geiago zerala esan ez dezaten. - Datorren guziari, batere lotsik gabe aitortu– ko dio etzala nere itzala ere izan. Ez, Basajaun, ez. Biotz-biotzetik eman zizkidan neri aolku auek, eta betetzen alegiñak egingo ditut. Etxeko pakea asko maite det. Oraingo burruka-saio ontan naiko eskarmentua sartu didate. Kontrabandora etorriko naiz. Baña ni ez nauzute mundurik-mundu ibilli– ko. Ori ez da neretzat egiña. DARDAR KONTRABANDISTA Urrengo egunean, esandako orduan, an azaldu zan Dardar. Andik aurrera, igandea ez beste egun guzietan egingo zuen bere txangoa. Illabetero or– daindu. Baña Don Lukasek. Ura zegoen ortarako. Andik laxter ezkondu zan, baña andrearen etxera, erosia zeukana osaba-izebak uzten zuten arte. Izugarria etzan ango irabazia. Baña iru ordu ere bereala joaten ziran. Illunpetako lana, gañera. Balio zuen noski kontrabandoan saiatzeak. Illabete batera, Bibote-Aundi beste lanen bate– rako aukeratu zuen Basajaunek, eta aren lekurako beste gazte bat ekarri. Sallean iru, xaartu xamarrak ziran: bi ezkon– duak ta bestea mutil zaarra. Jainkoak zekien ezke– ro Basajaunaren aurrekoekin asiak. Askotan ezi- 69

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz