BCCCAP00000000000000000001804
rituko zutela. Naiago det, eguneroko lanarekin, etxeko pakea. - Arritzekoa da, Dardar, zure joera. Mundu guziaren aotan ibilli bear zenukena. - Indar-ots ta omenak ez dute nere sabelik be– teko. Gauza naizen arte zainduko naute. Ni bai– naiz aien irabazirako tresna. Ta gero, nor egingo da nere jabe? Gosea ta miseria besterik ez. Joxe Argiñaren aolkuak barruraño sartu dira nere bu– ruan. Ta biotzean ere bai. «Zuk jakingo dezu zer egiten dezun -esan zidan Joxe Argiñak-. Baña ni, zure lekuan banengo, ez nintzake Euskalerritik ertengo. Bizi-modua galdu gabe, emengo txapelke– tari jarraitu. Munduz-mundu joaten bazera, urte batzutan ez dezu geiagokorik arkituko. Oraindik luzaroan gora joango zera; Baña arraixku txarre– koa da lan ori zure gorputz ta animarako. Azoka– tik azokara dabilzkiten artzak bezela, nagusiaren doñura dantzatu bearrean zera. Ari komeni zaio– lako, askotan, geiago izanta, galdu bearko dezu. Jana ta jantzia emango dizkizute. Zuk lana eginta, aiek irabaziko dute.. Egundoko sonak zabalduko dizkizute, aiek irabazteko. lndarrak joaten zaizki– zunean, utzia, errea, zokoratua, gaixo ta arratoia baño arloteago, illa non erori ez dakizula geratuko zera. Ez etxe, ez fameli. Bitartean, nagusiak urrez beteko dituzu. Ta beste indartsuren baten billa joango dira, ura ere xurgatu dezaten. Nere aurrre– ko Iñara esaten zioten indartsuari, orixe egin zio– ten. Ta, azkenean, gizarajoak bere burua il zuen. Jakiña: denak ez dute azken ori izango. Baña urrats ori ematerako, ondo pentsatu». Ori dena esan zidan Joxe Argiñak, eta ez daukat zokoan uzteko. Alegia, gorputz ta anima, biak usteltzen dirala. 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz