BCCCAP00000000000000000001804
nengo. Baserriko lanetik ez datorkigu irabazirik. Bizi-modua 1,tukeratu naita ere, ontzako urre batzuk gabe motx geratzen zera. Lanaren saria ona bada, nik ez det atzerarik egingo. Sasoi dau– kagu ta au da gure ordua. - Kontrabandoan, denak dakiten bezela, arraixku aundia ta irabazi gutxi. - Arraixkua denena da. Kaja zaarrak mendi– rik-mendi dabilzkinena geiena noski. Galerazi nairik armatuak dabiltzan oiekin, burrukik geiena oiek daukate. Zuek, arraixku gutxiagorekin, gor– detik Jan egiten dezute, ta irabazi pollitak jaso ere bai. - Irabaziak ez dakit. Baña galerak bai. Nere bizkar joaten dira geienak. Iru orduko lana da zuena, gutxi gora-beera. Neke aundi gabea, batez ere indartsu ta sasoiko oientzat. Orduko edo txan– go bakoitzeko onenbestean dabiltza besteak. Zuri ere pozik emango dizut ainbeste, ondo baderizkio– zu. Zerorrek ikusi. - Bai, bai. Proba txiki bat egingo degu. Ta, irabazi gutxikoa edo arraixku aundikoa dala iru– ditzen bazait, asi bezela geratuko naiz. - Bost ibiltzen dira emendik. Orain sei zure– kin. Onerako geiegi noski. Saltzeak ere lanak ba– ditu. Inguru auetan erri koxkorrak baidaude. Zer moduz Aragoi alde ortan? - Emengoa baño jende beroagoa dala angoa. Garaipenaren ondoren, erri guziak egin zidan omena. Baña sari gutxi eman. - Ori denen lantura da. Ez al daukazu Jan orri jarraitzeko asmorik? - Nik eltzetik babak atera ta besteak jan? Nor– baitek jasoko ditu irabaziak. Bide ortatik ez nijoa. Neri ezer gutxi eman didate, ta ziur nago aiek sa- 67
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz