BCCCAP00000000000000000001804

kotan ortik urrun al <lago billaukeria? Oraindik zutzaz oroitzen diranak badira Aragoi alde ortan. Bazkaltzen ari giñan lekuan, batek baño geiagok esan zidaten: «Zer moduz Joxe Argiña?» «Ongi!» Zurekin ikasi nuela burrukan. «Bai. Ura burrukari txukuna zan. Bein bati ondo eltzen bazion, nekez askatuko zituen aren loturak». - Bai. Lagun atsegiñak banituen nik an. - Agur, bada, Joxe. Beste bat arte. Ea zer mo- duzko gizona dan, laxter ikusiko degu, Basajaun ílletsu ori. Ez bazaizu gaizki etortzen, nik larun– bateroko martxan pozik jarraituko nuke. - Bai, gizona. Ordu beteko gora-beerak ez gai– tu porrot eginta utziko. Neretzat ondo dator, nagi– tu ez nadin. Agur, bada, Dardar. Ta nai dezun arte. Itzegin zuten ordurako an zan Dardar, eta bi erraldoiak hatera azaldu ziran Basajaunaren au– rrera. - Ongi etorri. Olako kankallua nola sortu zera zu? - Besteak bezela, amaren sabeletik. - Zuk ere kontrabandoko lan ontan asi bear al dezu? Lan-eske etorriko ziñan... - Ez nator kontrabandora. Lan-eske ain gutxi. Len gabiltzan lekuan ere, lanetik obeto daukagu, ontzako urretik baño. Ni zure izenean deitu nau– te. - Bai. Don Lukasek esan zidan, etzenduela burrukako lan orí oso gogozkoa. Kontrabandora– ko aproposa ziñala, ta orregatik deitu zaitut. Nere sallean sartu nai badezu, aukera jarriko dizut, zar geiegi daukagu ta aiek bializ. Ez <lira ortarako gauza. Beti salletik zintzilik dabiltza. Gazte-sail bat bildu nai nuke. - Komeni zaidan edo ez, ikusi egin bear le- 66

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz