BCCCAP00000000000000000001804
nean, egin zizkidaten goratzarreak! Bizkarrean artu ta kalerik-kale, alajainkia! - Bai. Onean mazala bezela, txarrean gaixtoa da ango jendea. Zer moduzko mutilla zan katalan ori? - Emen jokatu niona baño eskaxagoa, nere iritzian. Gaixtoa, ori bai. Azkonarraren azkazal aiekin begiak ateratzera sartzen da ura. Beste ga– ñerakoan, jolas bat neretzat. - Zu oiek ez bezelakoa zera. Zuk indarra dau– kazu. Eta jarraitzeko asmoan? - Ez da neretzat egiten dan lana. Zer nai zen– duke esatea? Ni pake-zalea naiz. Paris'erako ere bai ornen daukat deia. Nik zer aurreratzen det, txoro-txoro batzun ikusgarri ibillita, gorputz ta animak galdurik zokoan uzten banaute? - Nik ere olako deiak izan nituen. Baña beti ezezkoa eman nien, eta etzait egundo damutu. Nere aolkuaren bearrean bazera, orixe herbera esango dizut: etzoazela. Bein naastu ezkero, oien atzaparretatik etzera ertengo. Bestela, denakin asa– rretu bearko dezu. Gau eta egun, ille motzak edo luzeak, ez dizute pakerik utziko. Bertako txapel– ketak? Besterik dira. - Eskerrik asko. Ez daukat ortara ibiltzeko go– gorik. Aristian lanerako aukera eman didate. Arri– tuko zera, nor etorri dan jakitean: Bibote-Aundi herbera, gizona! Basajaunaren partetik, gañera. Zer derizkiozu? - Oiekin atarramentu onik ez. Praixku txoro gaixtoa da. Bestea, berriz, diotenez, billaua. Oien arteko berri gaixtoak dauzkat nik entzunak. Kon– trabandorako deituko ziñuten noski? Basajaun orrek, oien buru egiten duena izan bear du. - Bai. Gaur zazpiak aldean agertzeko asmoan geratu gera. 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz