BCCCAP00000000000000000001804
- Eta lan ortan jarraitzeko asmoan al zera? - Ez det gogozkoa. Naiago det, artza bezela panderoa jota dantzan ibilli baño, fameli batean etxeko pakea. - Emen, etsairik ez daukazun ontan, zergatik proba txiki bat ez egin, gure erri xaar onen izena mundu zear zabaltzeko? - Ditudan doairik onenak jaten dizkidatenean zokoan uzteko? Nerekin irabazten duten arte ibi– lliko naute. Gero, or konpon! Jakiña: nik larunba– teroko nere trebetzea ez det utziko. Oraingoan be– zela, «Bat bada!» erronka jotzen badute ta nork lagundurik badaukat, egun batzuengatik noranai joango naiz. Baña angoa bukatu ta bereala etxera biltzekotan. - Ortan zurekin bat nator. Ez det emendik ateratzeko gogorik eduki, zuk lana egin ta besteak jasotzen dute saririk onena-ta. Agur, Joxe Iñaxio. Zazpietarako joaten bazera, an arrapatuko nauzu. - Agur, Praixku. Ezeren okerrik ez bada, nere– kin kontatu. -· Nagusi orrek ain begikoa duen au bera ere ez da trapu zuzena izango -zion Dardarrek, Bibo– te-Aundi joan zanean-. Dena ikusi zuen ta, ezer ez baleki bezela, neri galdetu. Zer ote dabil bi ijito auen artean? - Artaldea etxera sartu ta aita-semeen esku utziz, Joxe Argiñarengana joan zan. Aragoi'tik etorri ezkero ez baizuen arekin itzegin, eta aren maisutzari zor zizkion bere garaipenak. Ura, oitu bezela, !anean arkitu zuen. - Arratsalde on, Joxe. lnguru au <lena alperrez beteko dezu. - Bai. Ortatik obeto <lago, langilletik baño. Zer moduz Aragoi alde ortan? - Jende beroa <lago an. Uraxe menderatu nue- 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz