BCCCAP00000000000000000001804
den ta indar puska bat degunontzat, ariña. Errexa egiten zaigu. Eguneroko gure lanik utzi gabe egin dezakeguna. Geiena jota ere, joan-etorria iru or– duko txangoa. Gogozkoa zaizuri edo ez jakiteko, joan ziñezke ikusi bat egitera. Gaur, zazpietan, olako ardangeletan arrapatuko nauzu, eta elkarre– kin joango gera Artza edo Basajaun orrengana. - Arrazoi dezu. Ikusi bat egiteak ez digu kalte– rik egingo. Patrikarako diru pixar bat garbia ira– bazteak poz ematen dit. Emengoa sendirako iza– ten baita. Gurasoak ere, lanerako ezer gutxi ta asko bear dutenak. Gure aldetik dena merezi dute. Aiek guregatik egiña ez daukagu ordaintzerik. Zazpietan, bada, an izango nauzu. Nolako nagusia dezuten ikusi nai nuke. - Eta zer moduz Aragoi aldean? - Billaua aleena i! -zion berekiko Dardarrek-. Nik bezin ondo dakik ango berri. - Nerekin emen jokatu zuenak txautuko zuen ura. Aren indar ta iaiotasun guzia azkazalak begi– tik sartzea zan. Beste gañerakoan, ez da emengoa aña. Baña, irabazi ondoren, egundoko omena egin zidaten, «iViva el vasco!» oiuka. Emakumeak, be– rriz, leiotik loreak botatzen zizkidaten. Beretako bat bezela omendu niñuten. - Sari ederrik ere emango zizuten noski? - Bai, bai. Ez naiz asarre etorria. - Jolasean ibilli ornen ziñala esan didate. - Ez diote <lena gezurra. Nai izan banu, bost minutuan bilduko nuen. Itxura pixar bat eman bear zaio, ordea. Ikusleak kontentu asko geratu zi– ran beñepein. Artu ta aidean buelta emanik, len bezela txutik uzten nuelako, goxoa jartzen zan. Lotsatua noski. Amorruz erasotzen zidan, zituen indar guziakin. Azkonarrak añako azkazalak bazi– tuen. 62
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz