BCCCAP00000000000000000001804
ko gera. Entzun al dezu egundo Basajaunaren ize– nik? - Entzun bai. Baña nor da ori? - Jainkoak daki. Arek jakin bearko. Guk ez dakigu beñepein. Amar urte auetan orren sallean nabil ni; ta nor dan, ziur esateko, oraindik ez det ezagutzen. Etzaio arpegirik ikusten ere. Artza bati bezela, ille-bizarrak estaltzen dizkiote"bere ara– giak. Sudurra, orixe agerian nabarmenena. Luze xamarra, gañera. Gurekin dabillenean bestetan ez da iñon olakorik azaltzen. Bi arpegiko gizona, di– rudienez. Estalki oiek erantsiak ibilliko ditu noski. Ta, gure artetik aldegitean, kendu ta antzaldatua azaldu gizartean. Olakoa da gure nagusia. Baña aldez aurretik komeni zaizu jakitea, batere kontzientzirik gabea dala. Ondo badatorkio, odol ixurtzeak ere ez du geiegi kezkatuko. Baña artadu– na edo ordaintzallea, zuk ondo ezagutzen dezun beste bat da: Don Lukas. Basajaunak agindu beze– la ordaindu bearra dauka onek, aren mendeko bat dalako. Dardarrek etzekien zer pentsatu. Bibote– Aundik etzuen jakingo, edo bietan bat, agian biak, gezurretan ariRo ziran. Borondatez laguntzen ziola esan baizion bein Don Lukasek. Ala artu zuen erantzuna: - Arrigarria ez bada ere ori: amar urtean bere mende !anean jardun ta nor dan jakin gabe? Baña, neri esan zidanez, artaduna ez da orren langille. Bere lagun bat dala ta ez diola ezer kobratzen. Arek badakiela nor dan. Baña ixilik gordetzea ko– meni dala. - Ori ez nekien. - Eta ondo saritzen al dute? - Ez da beste munduko mauka. Baña irabazi garbia. Lana ere, guretzat beñepein, sasoian gau- 61
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz