BCCCAP00000000000000000001804

GARAIPENAREN ONDOREN An gertatuaren berri eman zien guraso ta anai– arrebai. Baita andregaiari ere. Baña auek kezkati xamar geratu ziran. Zoramenez mintzatzen zala ta garaipen ta goratzarre oiek ez ote zitzaizkion ba– rrunegi sartu. Zer joera artuko ote zuen? Dardar, ordea, odol otzekoa izaki, ta ango ger– takariak etzuten geiegi lilluratu. Jendearen aupako ta palakoak, goxoak izan arren, etziran arentzat egiñak. Naiago zuen etxeko pakea. Bereala, bada, artaldearekin larrera joan zan. An zebillela, uste gabeko ikertxo bat izan zuen. Zein etorriko ta Bibote-Aundi. Txerriak bezela kurrixkaka eraso zion ura bera. Basajaunaren al– detik, ea aien sallean kontrabandista sartzea nai zuen galdetzera zetorren. Dardarrek burrukatu zuen gazte ura, beste ba– llaratakoak :menderatu ta txapela jokatzera azaldu zitzaionean, Bibote-Aundi erretiratu egin zan. Bai– baitzekien arek ikusteko ere etzuela; ta, lotsagarri ez geratzearren, ura etorri zitzaion, «Kaixo, Joxe Iñaxio!» agurtuz. - Ongi etorri, Praixku! - Ango garaipen ta aupakoak laxter aztu zaiz- kizu. - Gu bezela gurasoen mende biziltzen oitua dagoen batentzat, nazkagarriak dira~ - Bai. Egia diozu. Ango mintzairik ulertzen ere ez. Ta nik txapelari uko egin nion. Berdin ba– nekien galduko nuela. - Bai, Prasku. Gazte zauli, bizi ta indartsua da ura. - Emendik aurrera orren ametsetan ezin bizi- 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz