BCCCAP00000000000000000001804

lli zuten. Baña ez bere gogoz. Arek naiago zuen etxera etorri. Arrats artan, zenbat amets etzuen egin? Ara– goitar oiek egin zioten omena! Berak ezin zutena euskaldun batek iritxi zuelako, konten ziran. Sari ederrak ere eman zizkioten. Orain bazuen etxea erosteko aña. , Dena utzita burrukari sartzeko ere ibilli zarí. Baña beti bereak zetozkion gogora. Guraso ta anai-arreba aiek etzuten olakorik nai. Sinismena galduta egoskortu egiten ornen zirala. Andregaia– ren irudi goxoa ere maiz etortzen zitzaion irudi– menera. Urrengo goizean, bada, etxerako bidea artu zuen, an lasaitasunean obeto pentsatu zezan zer erabaki artu. • Bidean zetorrela, ala esan zion Don Lukasi: - Kezketan nator. - Zergatik ori? - Bibote-Aundi ikusi det serio-serio bazter ba- tetik begira. Nork eman dio orri dirua? Ta zer egi– teko zekarren? - Bibote-Aundi borondaterik gabea da. Ori Basajaunek, nai duen bezela dabilki. Zalantzarik gabe, arek sarituta joana izango da..Ordez, edozer gauza, norbait iltzeko ere, anbat eskatuko dio. Etzaite piatu batere oiekin. Benetan naigabetu di– tugu, beren berririk gabe gure konponketa Argiña– rekin egin degulako. - Oiek nerekin zer ikusi daukate? Ez naiz iño– ren morroi. Aske-askea bai. Ta neronek aukeratu– ko det nai detan bidea. - Ori ala da. Baña oiek billatu ta asi ziñalako, orain beste batekin joatea etzitzaien ondo iruditu– ko. . 59

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz