BCCCAP00000000000000000001804
Baña katalana, sumindua, txarrean erasotzeko asmoan así zan. Lagunak geratu erazi zuten. Dar– darrek esan ere bai: - Obe dek, motell! Bestela, ai zer begiondokoa artuko uana! Bizkarrean artuta kalerik-kale zebilkitela, leioetatik loreak botatzen zizkioten, oiuka: - iViva el vasco! Uste gabean, kale bazter batetik begira somatu zuen Bibote-Aundi amorruz. Bera izaki txapeldu– na; ta arek lekua ostu ziolako, tripa jaten. Bazkaltzen ari zirala ere, etzioten pakean uz– ten. Denak omendu nai zuten. Baña Dardar bu– rrukak baño geiago izutzen zuen omenaldiak. - Au ez ote da zoragarria? -galdetu zion Don Lukasek. Altzo'ko jiganteak aitari bezela erantzun zion Dardarrek ere Don Lukasi. Erraldoi edo jiganteen agermenera joana zan Altzo'koa ere lnglaterra'ra. Beste askoren artean izaki emakume bat ia euskal– duna aña luze, ta norbaitek ala esan ornen zuen: - Auek biak elkarrekin ezkondu bear luteke. Altzo'koari adierazi zioten zer esaten zuen jen- deak. Onek, izututa: - Aita, goazen emendik etxera. Dardarrek ere ala erantzun zion Don Lukasi: - Bai. Zoragarria da. Baña goazen emendik etxera. - Zergatik etzenduke burrukari sartu bear? Mundurik-mundu olaxe ibilliko ziñake. - Ori an lasai pentsatuko det. Orain goazen etxera. - Biar gozean joango gera. Bitartean, Zaragoza alde au nolakoa dan ikusi zagun. Arratsalde osoan, erriaren omena artuz, an ibi- 58
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz