BCCCAP00000000000000000001804
orra bere burua galdu! Ainbeste aldiz esan diot kontuz ibiltzeko-ta... Don Lukas bazterrean zeukan. Onek ala erantzun zion: - Ez beldurtu. Giltz ori egiten beraizik utzi dio. Laxter ikusiko dezu zenbaterañoko indarrak dauzkan. Bitartean, katalanak atzeraka zeraman Dardar. Baña onek nai zuelako. Laukiaren erdiraño era– man zuen. Jendea beldurtu ta naigabetua zegoen. Etsitzen asía. Euskalduna, naiz-ta askoz indartsuago izan, malezirik gabea zala. Besteak menderatuko zuela. Katalanaren lagunak, berriz, oiuka zioten: - Ito zak! Ito zak! Dardarrek, erdi alderaño iritxi zanean, eldu zion katalanari bi beso ondoetatik gogor; eta, bi– tartean bere gorputzari eragin bizi bat aurrera egi– ñik, bere bi beso ta gorputzaren indarrez, gure az– konarra, sagar-zaku bat bezela, euskaldunaren buru gañetik aidean igaroz, bere aurrera erori zan ortzaz gora, bi besoak lotzen zizkiola. Gañean etzanik, azkazal beldurgarri aiek etzezaioten eze– ren txarrik egin, bular gañean tolestatu zizkion. Katalanaren ostikoak alperrik ziran. Aiek bas karrak zeuzkan aske. Unetxo batean etzuen iñork itzik atera. Ezin sinistu ikusten zutena... - Katalan, katalan! Azkonarra aleena i! Non dituk ire arrokeriak? Epailleak besoa jaso zuenean «Aski da!» esa– naz, ango txalo ta «iViva el vasco!» Arrituta utzi zuen jendea. Aren indarrak neurtzen etzala errexa izango. Eun kilotik gorago– ko gizona ain aixa atzetik aurrera bere buruaren gañetik eragin ziona etzala nolanaikoa. 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz