BCCCAP00000000000000000001804
Biak, elkarri eskuak emanta, jarri ziran txintxarria jo zai, burrukan asteko. Jendea, urduri, ixil-ixilik, begira zegoen. Jo zuen noizbait txintxarria ta ekin zioten la– nari. Katalanaren joera beti bat: amar laban zo– rrotz balitu bezela, bi eskuak luzatuz sartzen zitzaion, aiekin begiak ateratzeko asmoan. Baña Dardarrek, bi besoakin arpegia estaliz ta burua makurtuz, katalana luzea baizan, bere besoakin arenak gora jasotzen zituen. Gero, gerritik elduta, buelta osoa ematen zion, lurrean txutik utziz. Ez dakit nola azpia buruarekin etzuen jotzen. Bi edo iru aldiz egin zion ori bera. Laukitik kanpora ere botatzen zuen, ta berak eskutik elduz igo erazi. Bazirudien arekin jolasean zebillela. Jendeak ala zerizkion beñepein. Etzekiten nola bukatuko zan. Baña igertzen zioten katalanak ala– ko bi indar bazeukala. Sumindua zegoen katalana. Ume bat bezela, beti aidean baizebilkien. Sei bat minutu bazeramazkiten. Dardar jola– sean zebillen. Ez baizion etsaiari txutik jartzen ere uzten. Katalanak giltza mortal arekin ez bazuen lotzen, onek nai zuenean moztuko zituen etsaia– ren arrokeriak. Bai-baizekien Dardarrek besteak zer maneju zeukan edo zer giltza erabiltzen zuen, ordurarteko indartsuak menderatzeko. Zilipurdika erori zan aietako batean, jauzi bat eginta, atzetik bi besoakin eta lepotik lotu zitzaion. Giltza orrekin ordurartekoak menderatu ornen zituen, itotzeraño estutzen zituela, ta erren– ditu egin bear. Aragoitar begi bakarra naigabetu zan: - Nai zuenean menderatzeko aukera eduki ta 56
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz