BCCCAP00000000000000000001804
takoa. Andik, alare, burrukari onak azaltzen dira. Au ere ala ez balitz, etzuten ekarriko. Jendeak ikusi zituen biak kalean; ez elkarrekin baña. Denak Dardarren alde zeuden. Goputzez askoz ederragoa zala ta indar-itxura geiago zeuka– la. Iritxi zan egun ori. Erritar guziak, burruka iku– si nairik, bildu ziran lekuaren inguruan. Gizon, andre, mutil ta neska, denak katalan arroa oin– pean ikusi nai zuten. Noizbait bere sarrera egin zuen katalanak. Bai jendeak txistuka artu ere. Gizon kankallu galanta bera ere: - Jo txixtu, jo! Aurki txaloka bialiko nauzute, euskaldun motel orri berea ematen diodanean. Bere ordurako euskalduna ere sartu zan, lasai– lasai, mundurik-mundu oitutako bat bezela. Txa– loka artu zuten. Onek, eskuarekin denak agurtu ondoren, ala zion berekiko: - Motell! Oraintxe, Dardar, ire indar ta iaiota– sunak baliatu itzik. Bestela, leku onean utziko di– tuk ire itxaropenetan <lauden auek eta Euskalerri– ko indar-sona. Au ez dek ango etsaia baño geia– goa. Aragoi'ko begi bakarrak eman zizkion bere az– ken aolkuak: kontuz ibiltzeko, bazekiela katalana– ren giltza mortala zer zan-eta. Sartu ziran biak lauki artara. Erri guziak ikusi zezan, bertako enparantzan jasoa. lnguruko etxee– tako leioak ere jendez beteta zeuden. - Au azkonarra ote da? -zion berekiko Darda– rrek. Katalanak eskuko beatzetan egundoko azkaza– lak baizeuzkan. Aiekin galduko zuen aragoitarra– ren begia. Berari txarrean asten bazitzaion, be– giondoko ederraren jabe egingo zan orratik. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz