BCCCAP00000000000000000001804

beste kroska bat: olako erronketan bide erdira bil– du bear luteke burrukariak •jokatzera. Aragoi'n egin beren saioa. "'.'. Ez genduke besterik nai. Kastu guzia gure bizkar joango litzake. Irabazten badu, bai sari eder bat eman ere. Ortan aragoitarrak oso maza– lak gera. - Bai. Ori sinisteko, ez degu urrutira joan bea– rrik. Nik aitor nezake. Ori esanda, ostera Joxe Argiñak: - Dardar, ator pixka bat. Auek aragoitarrak dira. - Ta non dago Aragoi ori? - Nai badezu ikasi, ez daukazu oraintxe auke- ra txarra. Esku emanez: - Ongi etorriak. - Zure billa datoz. - Nere billa zer asmcitarako? - Katalan batek auen indartsua txautu ornen du. Begi bat atera ta iseka eginta biali. Orren or– daña eman nai lioteke. Menderatu, alegia. «Mun– duan bat bada» jotzen. ornen du erronka, ta orain arte denak banaka-banaka zapaldu dituela. Joango al ziñake? - Ez naiz .oso •burruka-zalea. Baña ango iz– kuntza ta bertako berri dakizkin batekin, eta nere ibillerak ordaintzen badizkidate, neri ez <lit ajolik. Argiñak itzuli zien arek euskeraz esana. - Eskerrik asko -esan zioten-. Ez dezu xenti– morik galduko. Dena gure bizkar joango da. Ira– bazten badezu edo galdu, sari on baten jabe egin– go zera. Euskaldunak eta aragoitarrak beti lagun izan gera. - Galdu? Ez katalan batekin beñepein! 53

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz