BCCCAP00000000000000000001804
Larunbata zan Argiñaren ateak jo zituztenean. Ala bear-ta, orduantxe Dardar aren agintepean bere probak eta jiñasiak egiten ari ala arkitu zu– ten. Argiña bera atera zitzaien, ta zertara zetozen jakin zuenean: - Atozte, atozte aurrera. Mutil ori emen ikusi– ko dezute. Sartu ta ikusi zutenean, arrituta geratu ziran gizaki aren aurrean. - Barea ez bada, indar ikaragarriak bear ditu onek. - Ez du itxura bakarra. Baita eduki ere, bai. Aien au~rean jiñasi batzuk egin zituen, eta gure aragoitarrak txoratuta geratu ziran. - Ez zalantzik txikienik eduki. Munduari buelta ematen badiozute ere, ez dezute au autsiko duenik billatuko. Ni ez naiz onen itzala besterik izan. - Zuk etzenduen, bada, an bat bakarrik galdu. - Ez ta onek ere; ez du galduko. Jakiña: ango burrukariak ez dira emengoak bezin txukun ta garbiak. Bestela ezin dutenean, gaixtora jotzen dute. Onek ura ta naiago, artu ta aidean kanpora botako du-ta. Onen indarrak neurtzen ez da erre– xa. - Berak joan nai ote luke? - Ez da burruka-zalea. Pakea maite du. Baña, uste detanez, mundua pixar bat ikusteagatik, joan– go litzake. Ortarako, bertako lagun bat bear luke. Oraindik gaztea da. Ogei ta bi urte bete berriak. Mundu gutxi ikusia, alegia. Ango izkuntzik ere ez daki. - Eta zu ez al ziñake joango, lengo lagun zaa– rrak ikusiz? - Ni baño obea dezute noski Don Lukas, nere– kin joaten zana. Emen ere arekin dabil. Or badago 52
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz