BCCCAP00000000000000000001804

ruan zebilzkiela, bere andregai goxo otxan ura arin-arin beragana etortzen ikusi zuenean, uxatu zitzaizkion burutik aundinaikeri ta amets txoro aiek guziak. Zer aurreratuko zuen, azokarik-azoka dabilki– ten artza oietako baten antzera, besteren negozio– rako ibillita? Maite etzuen nagusi berekoi baten mende, gañera. Sona emango ziotela? Ai zer aurrerapena! Gauza etzanean, bakarrik utziko zuten, irabazita– ko guzia nagusiak jasoz, jan ta jantziaren truke ta esku utsakin, Jainkoak eman zizkion doairik one– nak galduta, usteldua, nork maitaturik ta nor mai– terik etzeukala. - Iruzurra ta ametsa dek ori dena -zion bere– kiko-:-. Naiago det ixil-ixilik, maite naun ta maite detan aingeru onekin bizi. - Zer moduz, Joxe Iñaxio? -galdetu zion, ur– bildu zaneko. - Ondo. Oso ondo, Anttoni. Amar minutuko lanik ez ta iru ontzako irabazi ditut. Ordu bete an igaro zuten artalde erdi artan. Bere garaipenaren berri emanaz, benetan alai ze– goen Dardar. Txoratua geratu zan berri auekin artzai-alaba. Baña kezkati xamar aldegin zuen etxera, «Ea onek lantegi orri eltzen dion» pentsatuz. so

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz