BCCCAP00000000000000000001804
gendu erronka zoro ori zabaldu ta ainbat diru ero-ero jokatu, orain askoz lasaiago geratuko gi– ñan. Jakiña: ontzako urre oiek ez gaituzte lur jota utziko. Elkarte batek jartzen baiditu. Alare, min ematen digu orren buru gabe erronka oiek egiteak. Irabazleak denentzat mokadu bana atera zuten ta pake-pakean berezi ziran. Sumindu xamarrak noski galtzalleak. Mendia añako gizona ez ikuste– ko, ai zer nolako ixpiak zeuzkaten! Baña Darda– rrek txapelketari uko egin bazion, besteak aurrera jarraituko zuen. Garaillea, berriz, iru ontzako irabazita, txoria baño alaiago biurtu zan bere artaldera. Urte guzi– ko lanak etzioten ainbestekorik eman. Dena utzita burrukari sartzeko zirikatu zuten. Baña naiago zuen etxeko pakea. Bein baño geiago– tan ikusia zeukan artz gizarajoa, nagusi baten mende, sokatik lotua, mantenu-truke, jabeak ira– bazi zezan jendearen eder ezin egiñik. Aren bu– kaera nolakoa izango zan xaartzen zanean? Jo ta garbi. Berak etzuen olakorik nai , kabi goxo bat jartzeko asmoan zebillen-ta. Joxe Argiñak etzion aurrera bultzatzen. Berak ere amaika zirikatzalle izan zituela; baña danei uko egin ziela ta etzegoela damutua. Ordurarte, beñepein, bere bizi-modua baserri, bei ta ardiak ematen zioten. Gurasoen bizib.idea ori zan eta maite zuen. Zertarako aldaketarik egin? Don Lukasek emandako iru ontzako urre aiek kezkati utzi zuten, bai. Ain errex irabazi al zituen, izan ere. •• Ordura arteko baserri-lanetan, etzuen burru– kan amar minutuan aña atera. Egunaren ordu gu– ziak eskax zituen lanerako. Jan ta jazteko aña ala– re ezin sortu. Zer joera artu erabakitzeko oldozpen auek bu- 49 ' -.i 1
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz