BCCCAP00000000000000000001804
Baña etzan Dardar nekatzen ari zana. Bestea bai, beraizik uzten zion onek-eta. Txikiaren aldeko oiuak entzunda, par egiten zuen aundiak. Etzegoen igertzen zalla, batez ere Argiñarentzat, Dardar jolasean ari zala, burru– ka-saioari itxura pixar bat emateko. Alako batean, Don Lukasek eskuarekin era– kutsi zion zortzi minutu pasa zirala. Orduan aun– diak, uste gabeko eraso batekin arrapatuta, atza– parretara bildu zuen. Alperrik izan ziran txikiaren egiñalak. Nai bazuen ta ez bazuen, laxter bi sor– baldakin lurrari jo erazi zion. - Aski da -esan zuten epailleak. Eta bi burrukariak zutitu ziranean: - Tongo! Tongo! -eroa bezela oiuka asi zan Bibote-Aundi. - Nork egin dik emen tongo? Ator, gauza baaiz, onera. Bi minutuan irauten badidak, artal– dean detan arkumerik onena emango dit. Kabitik aizkatutako olio loka dirudik. Otegiñako matxar– da! Demonio anka-makilla i! Beren saretik zintzi– lik sapaian <lauden buru ta beso ta anka besterik ez diran armiarma oietakoa! Joxe Argiña urbildu zitzaion ta ala esan zion Dardarri: - Utziozu pakean. Lurraren gañean ez da oraindik ori baño ume petral ta gaixtoagorik jaio. Gorrotoan artu zaitu. Ez dizu pake aundirik emango. Uxatu zuten andik olio loka ura ta lasaitu zi– ran. Etziran oraindik amar minutu. Txikiak iru apustuak galdu zituen. Aundiari etzitzaion amasik ere berotu noski. Elkarri esku emanaz, denak aitortu zuten
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz