BCCCAP00000000000000000001804
menderatu arte; Etzuen beti indartsuenak irabaz– ten. Iraupen geiena zeukanak, askotan. Mutil bikaña zan etsaia. Dardar, ordea, neu– rriz fuerakoa. Bilduko zuenak ere, ala bearko zuen. Elkarren ondorá bildu ziran burrukariak, be– ren ezitzalleen aotik azken aolkuak artu ondoren, Joxe Argiña ere ikustera joana baitzan. Denak, ixil-ixilik, begíra zeuden. Asko, dalda– raka. Ekin zioten noizbait lanari. Asi orduko, antz eman zioten minutu batzun gora-beera izango zata guzia. Aundiak arrapatzen zuenean, txitoarena egingo ziola. Arrapatu nai zuen aundiak Baña bestea txi– kiagoa, ta bala bera baño zauliagoa. Esku artetik iges egiten zion. Jakiña Dardarrek ere itxura pixka bat eman nai ziola burrukari. lgertzen errexa zan, iru apustu egin zituztela ta bat bederenik irabazi nai zuela txikiak. Amar mi– nutuan ezetz bildu, alegia. Gantzaz igurtzia zegoe– la zirudien. Aiek jauziak egiten zituen! Baña leku neurtuak. Andik ezin atera. Dardarrek lotzerik nai ez, berriz. Minutuak aurrera zoazen, eta aundiak ezin zuela arrapatu, eusteko moduan beñepein. Etzan geiegirik saiatzen ere, ez. Biak nekatzen ari ziran. Batez ere, txikia. As– koz geiago baizebillen. Askotan, anka artetik iga– rotzen zitzaion, subea bezela. Besteak arrapatuko zuela igertzen zionean, bere bizkar gañean babes– tuz buru gañetik eragin ere bai. Iraupen aundikoa ta benetan indartsua izaki. - Ori, ori! -esaten zioten-. Aundia da, baña motela; eta nekatu erazi zazu. Orrela, azkenean bera eroriko da. 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz