BCCCAP00000000000000000001804
- Bai. Galtzeko baño geiago, Joxe Argiñak ez banau iruzurtzen beñepein. Urrengo illaren amabostean, Dardar, Don Lu– kas, onek emendik zeraman epaillea, baita Joxe Argiña ere, etsaia zer moduzko mutilla zen ikuste– ra. Etsaiak ere azaldu ziran beren orduan. Alako erronkak jo zituenak eta bere lagunak, Joxe Iñaxio ikusi zuteneko: •- Ori da kankallua, ori! Arro etorri gera. Baña ez dakit nola joan bearko degun. Alako gizakirik etzan egundo aien aurrera azaldu. -- Gure ixpiak ez dute lan askorik egin. Au ikusteko modukoa zan, bada. Ori da animalia! Jo– katu baño len ere, apustuak galdu ta berdin litza– ke. Erronka-zalea ere asarre xamar zegoen: - Ni ere zerbait banaiz. Baña ori ez da gizona. Eun kiloko baten beldurrik gabe nentorren. Baña orrekin? Erraldoi bat da, ordea, ori. Alare, ez det atzera egingo nere saioxka bukatu gabe. Baña ba– rea baño motelagoa ez bada, ez daukat itxarope– nik. Nondik atera ote dute animali ori? Gure burrukariei, beraizik ere, neurriak artu zizkieten, jantzita edo erantzita, bat alde batean ta bestea bestean jarriz. Neurtuta zegoen laukiaren barman, an zeuden epailleak ere, kolpe txarrik ematen zuten edo ez, ikusi ta galerazteko. Beste gañerakoak, kanpotik begira. Baña, asi aurretik, azaldu zan Bibote-Aundi. Arrituta ze– goen Don Lukas: noiz ta non zuten burruka, ze– ñek erakutsi ote zion? Orduko burrukak etziran, orain bezela, puntuz neurtzen. Atsedenik gabe, gañera, bitan batek 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz