BCCCAP00000000000000000001804

- Baita zuri ere. Izengoitiz deitzen badidazu, obe. Naiago det. Gurasoetatik eta baserritik dator– kidan izena baita Dardar. - Ondo dago. Motxagoa ta esaten errexagoa. Aldameneko goxoren bat badabilkizu? - Bai. Bibote-Aundi baño indartsuagoa da ori. Orren irripar batek nere purrustadak baretzen bai– ditu. Par egin zuen Don Lukasek: - Jarrai, jarrai ortan, Jainkoak bata bestea– rentzat egiñak gera-ta. Etsita egongo ziñan noski? Etorri ta joaten ez dan ordurik ez dago, ta buru– ka-saio orren garaia ere orra iritxi. Urrengo illa– ren amabostean jokatuko dezute. Umieta'n, gañe– ra. Erronkak bota dizkigun ori angoa baita. - Guk beren etxera joan bear al degu? Ez al genduke bide erdira obe? - Orrekin ez batere beldurtu, Dardar. Au ez da txapelketa. Orduan bai; bide erdira ateratzen gera. Baña au desapioa da. Ikustera oso gutxi joango dira: jokoa egiil degunak, bi epaille -bat angoa, bestea emengoa-, ta lagunen batzuk. Auek erabakitzen dutenarekin kito. Aurka jardun izan dira; baña alperrik. Burruka au ez da saioxkaka egingo. Asi ta buka, atsedenik gabe, bat edo bes– teak menderatu arte. Iru apustu ditugu egiñak. Bat, arek ezetz zu menderatu; bigarrena, amar mi– nutu baiño len beñepein. lrugarrena, nik nere pa– trikatik jokatua: zuk amar minututara bildu baietz. Irabazten dezun bakoitzeko, ontzako urre bat emango dizut. - Ez dago gaizki esana. Galtzeko arraixkurik ez ta irabaztekoa bai. Ez ditut iru ontzako batera egundo nere eskuetan ikusi. - Eta iruretan garaile ateratzeko itxaropenik bai al daukazu? 44

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz