BCCCAP00000000000000000001804

zailtzearren, sekulako laxterkak egiten zituen, eta beti leku batera. Jartzen zioten etsairik gogorrena zanpatuko zuelakoan zegoena, bera zearo mende– ratua zebillen. Orregatik, bere txangoak leku.batee ra ta bide beretik izaten ziran. Egi artako artzai-alaba batekin maitemindua zegoen. Ura ikusi ta arekin itzegin gabeko onik etzuen izaten. Biak itz aspertu bat eginta, jauzi batean an zan berriro bere artaldean. Etzeukan sa– soi makala. Adiña ere ez txarra, ogei ta bi urte bete berriak zitun-ta. Azkeneko Don Lukasekin itzegin zuela illabe– teak ziran, eta etzuen geroztikako berririk. Bera ezagututa, etsaiak atzera egin ote zuen? Edo Don Lukas, bera baño geiagokoren baten atzetik ote zebillen? Etzekien zer pentsatu. Luze– tsirik, urduri bizi zan gure indartsua. Baña bere larunbateroko saioxka utzi gabe. Laxterkarik ere etzitzaion aztutzen. Mundu ontan, ordea, denak badute bukaera, ta burrukarako deia ere etorri zitzaion noizbait. Dar– dar bere artaldean zebillen. Ez bakarrik. Ezin aztu zuen artzaiaren alaba ere bere aldamenean zebil– kien, Don Lukas aldapak gora ikusi zuenean. - Orí da burruka ontarako nere nagusia. Ga– raille ateratzen banaiz, ontzako urreren batzuk ere emango dizkit. Zuri eskeñiko dizut nere garaipe– na. - Eskerrik asko, Joxe Iñaxio -esanta, aldegin zuen andik artzai-alabak. Bere zaintzalleak ikusi zuen dena ta ala zion berekiko: -Orrek ere, aundia ta indartsua, baña badik bere biotz koxkorra. Ta albora irixtean: - Egun on, Joxe Iñaxio. 43

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz