BCCCAP00000000000000000001804

- Tarteka olako batzuk jokatuagatik, etzaio bere grazirik kentzen. Txapelketarako dirua jartzen asiko bagiña, bai. Elkarri esku emanaz, onela esan zuen talde ba- tek: - Galdu edo irabazi, itzeko. Eta besteak erantzun: - Euskaldunon oitura dan ezkero. Ardangelan zerbait artu zuten, bai, ta bakoitza bere bidean joan zan. - Alajainkia! Gure mutilla amar minutuan menderatu baietz jokatzeko, Sanson ote dakarte? Baikorrak baziran ere, zer pentsatua eman z1en. Dardarrek etzekin ezer ere. Ura, bere artalde, bei ta baserri, betiko lanean. Baña aztu gabe la– runbateroko eziketa, Argiñaren agindupean. Seku– lako laxterkak egiten zituen. Ori baizeukan agin– dua. Etzuen gizendu ta zanpuztua azaldu nai. Zoratzen zegoen, bada, gure erraldoia burru– ka-saio ori egiteko, Bibote-Aundik uko egin zion ezkero. Ontzako urre bat eskeñia zeukan, ura bost mi– nutuan menderatzen bazuen. Baña au, Dardar geiagoa zala igerri ondoren, aitzaki-maitzaki igesi joan zan. Artzaren atzaparretan etzuen bere buru– rik ikusi nai. Arengatik ontzako urre bat eskeñita, oraingo gazte au biltzen bazuen, bazeukan osabaren base– rria erosteko aña emango zion itxaropena. Senar-emazte zaarrak ziran auek. Ondorengo– rik gabeak. Etxea saldu ta kalera joan nai zutenak. Oso modu onean eskeintzen zioten illobari, au ez– kontzeko asmoan zebillela bazekiten-ta. Orduan ari irabaziko zionak, etzuen nolanai– koa bearko. Baña gure Dardarrek, bere burua 42

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz