BCCCAP00000000000000000001804

- Sanson bada ere zuek dakartzuten ori, bota– tako bi desapio oiek jasotzen ditugu, zuek jarrita- ko neurri berean·gañera. • Bi aldeak atera zituzten ontzako urreak, eta ta– berna bertako nagusia jarri zuten kutxa-zai– tzalle, paperik edo itunik izenpetu gabe. Orduko euskaldunen artean etzan olako oiturik. Bi aldee– ta\ik baziran bina lekuko: burrukako epailleak eta :abernaria bera. Aien aurrean etzegoen gezurretan asterik. - Gure bi erronka auen gañetik, ez al dezute zuek beste zerbait jokatu nai? - Lurraren gañean besterik ez dan bezela– kotzat daukazute zuena. Zein ausartuko da ortaz gañera beste erronka bat jotzen? -erantzun zien Don Lukasek-. Alare, ez gera bota gabe geratuko. Beste apustu txiki bat egin bear degu guk ere: amar minutu baño len menderatu baietz gureak zuena. - Alajainkia! Gu baikorrak gerala; baña etze– rate zuek ere atzera geratzekoak, «gureak amar minutu baño len menderatu baietz» jokatuta. Pa– rregarria izango litzake zuen ori ez artzea. Zenbat ontzako jokatu nai dituzute? -zioten aiek. - Zuek baietzean ainbeste. - Irabaztuna aberastuko da. Galtzallea balijoa- ke aga batetik bere burua urkatzera. Oraindik ez degu olako diru-putzurik jokatu. - Galdu edo irabazi, diru-putzu orrengatik berdintsu geratuko gera zuek eta gu. Gure gisa, taJde bat daukazute noski, ortarako jarria. Arek botatzen duen dirua da ori. Bestela, bakarrak ezin lezake orrenbesterik arraixkatu. Baña azkeneko au nere patrikatik erten da. Alare, kirol garbi oni bere grazia kentzen ari gera. Ez genduke xentimo– rik jokatu bear. 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz