BCCCAP00000000000000000001804
- Oiek eta geiago botatzeko prest gaude, zuek nai badezute. - Ori bada zerbait. Itxu-itxuan ortaraño au– sartzen zeratenean, gazte indartsuren bat bada– kartzute. Bestean ere amaren semeak azitzen dira gero... - Bai. Baña gurea bezelakoak banakak, Gipuz– ko aldean beintzat. Burrukarako aukeratzen degun egunean, ikusiko dezute aspaldi ontan ez dala gu– rea bezelako gazterik azaldu. Ura zapaltzezkeroz, oraindik agertu ez dan bezelakoa bearko du. - Joxe Argiña baño ere obea? - Ori ez daga neurtzerik. Joxe Argiñari itzal aundia diote denak. Baita gure indartsuak ere. Ura, burrukari berdin gabea bezela da gizon gi– zarteko ta ona ere. - Gu apal-apal gatoz, zuen erronkari eusteko asmoan. Gurea ez da ainbesterañokoa izango nos– ki. Alare, ez gaude atzera egiteko. Gure lengo txa– peldunak ez du erronka onekin ezer ere jakin nai. Denen irabazlea datorrenean, beartua dagoen be– zela, legepean jokatuko duela bere txapela. - Orduan au geiago dezute? - Ez dakigu. Ez du onekin neurtu nai izan. Txapelketarako bera izango degu. Baña erronka ontan ez du sartu nai izan, burruka orri bere inda– rra ez kentzeagatik noski. Ez dagoela bear bezela ezi ta zaildua esan digu. Oraindik sei illabete ba– daudela, ta ordurako bere puntuan jarriko dala noski. - Datorrena datorrela, gurea autsiko duenik ez da ortik azalduko. - Gure indartsu orren berri badakite, bai, onuzkero zuen ixpiak. - Ez. Gu zearo baraurik gaude. Ziur geunden Bibote-Aundik jasoko zuela erronka. 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz