BCCCAP00000000000000000001804

Barea baño motelagoa _ez bazan, saltzeko ere indarra bear zuen arek. Etsaiak botatako erronka, beren diru ta guzi, aien arrokeriak zapaltzeko mo– duko gizona iruditu zitzaion. Argiñak arrazoi zeukan. Arek esana bezelakoa zirudien Joxe Iñaxiok. Berarengana iritxi zanean, parrez-parrez ala esan zion: - Arratsalde on, gazte. - Baita zuri ere. Arritu xamarra berekiko: Zein ote da au ta zertara ote dator? - Giro dago noski artzantzarako. - Bai. Garai ontan gutxitan egiten duen beze- lakoa. - Barkatu galdera. Baña zu al zera, Joxe Iña– xio edo Dardar esaten dioten ori? - Bai, jauna. Uraxe bera naiz. Ezertarako bear banauzute, nerekin kontatu. - Zuk ez nauzu ni ezagutuko. Don Lukas esa– ten didate, eta erri-alde ontako burruka-txa pelketaren gora-beera guzia nere esku <lago. Beste erri-aldekoak oraindik bein irabazi izan digute. Aurtengoa galdutzat eman genezake. Igaz doi-doi gallendu zan gurea, arek opizioa oraindik ondo etzekielako, ta agian gazteegi. Aurten ez daukagu arekin zer ikusirik. Irabazteko itxaropenik ain gutxi. Igazko gure txapelduna, berak esan digunez, orduan baño aulagoa <lago, ta adiña ere aurrera. Orrek ez du barkatzen. Zaartua baño okerragoa du. Bai, noski. Ogei ta amabi urte besterik ez dauzka. Zoritxarrez, zurrutari emana. Beste erri– aldekoa askoz indartsuagoa dator. Luzeeran gurea añakoa ez bada ere, onen aldean sendoa. Aurten sasoi obea, berriz, eta ondo ikasia. Gure zainduak ez dauka zer egiñik. Eta arro-arro, seguru baleude 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz