BCCCAP00000000000000000001804
gabe ez genduen joan nai. Erronka gogorra jo bai– digute. Ez dakit zenbat ontzako urre. Arro xamar dator gaztea. - Utziozu pakean. Sekulako begitan artuko luke. Jenio gaiztoko umea da ori. Burruka oni ere bere grazia kendu diote oraintxe. Dirua naasten asi ezkero, kito! - Ixilik eta gordean egiten diran neurketak dira auek. Baña zenbateraño irixten dan ikasi gabe joan bearko degu. - Ez dio batere ajolik. Aski dezute nere itza. Erronka-zalea, Bibote-Aundi ta Dardar, irurak ezagutzen ditut. Au ez dago oietako iñorekin ber– dintzerik. - Eskerrik asko, Joxe. Ta pozten naiz, erri– alde ontan olako gazte bat azaldu zaigulako. Orain Dardar berarekin itzegin nai nuke. - Aldez aurretik esaten badidazute, joango naiz ikustera. - Bai, gizona, bai. Garaiz abisatuko dizugu. Adiskidetu ta aspaldiko partez agurtu ziran, «Laxter arte!» esanaz. Andik txuxenean, Darda– rrekin itzegitera joan zan. Garai bateko Polifemo bezela, pake-pakean ar– taldearen erdian arkitu zuen, bere makillaren ba– besean, eguzki atsegiñetan, inguruan ardiak Iá– rrean zebilzkiela, ta txakur txiki bat zaitzalle. Ikusi zueneko, arrituta: - Ori dek mutilla! -zion-. Oraindik gaztea, baña egundoko gizakia. Bibote-Aundi baño batere motzago ez. Baña benetan sendoa. Orren lepo– ardatza! Orren beso-zuztarrak! Bestearen aldean, bikaña! Gorputz dotorea dauka. Bere soiñ-atal gu– ziak neurrizkoak. Ederrez ere, saria aterako zu– keena. 35
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz