BCCCAP00000000000000000001804

duela iñoren desapiorik artuko. Ori, ordea, aitzaki bat da. Gallentzeko itx.aropenik baleuka, neurtuko litzake. Erronka auetan irabazten baita dirua. - Etsaia lengo urtekoa bada, Bibote-Aundik ez dauka zer egiñik. Orduan ere ura geiagoa zan. Nik erakutsi izan banio, etzuen galduko -zion Argi– ñak. - Eta gazte au, esan diguten bezelakoa al da? - Ez dakit zuei zer esan dizueten. Baña olako- rik ez da azaldu. Mundu zabalean ez det uste geiagokorik arkitu litekenik. Gorputz aundia, ber– diña, zaulia, besterik ikusi ez detan bezelakoa in– darrez. lnguru ontan ez da, onek ainbe_ste indar daukan idi-parerik. - Zu baño geiagoa? - Nere sasoirik onenean ez nintzan onen itzala ere. - Erri-alde ontan, orren ixilik modu ontako gaztea al daukagu? - Bai, zalantzik gabe. Baña Jan ciri ez du go– gozkoa. Zalla izango da au, opizio orrek eskatzen dituen neurrietan ibilli eraztea. - Bibote-Aundiarekin saioxka bat egitea na1 genduke. Baña ura ezetzean itxi da. - Bibote-Aundi, nere zaarrean, oraindik ere bilduko nuke. Ez da orain arteko txapeldunen mallakoa orí. Dardarrek ez du ikusteko ere. Or kalean dabiltzan umetxo oien berdintsua da onentzat. Arnasik bérotu baño len, aurrean jarri orduko, bildua dauka. Ori ez da beiñere burrukari ona izan. Indartsuen eskaxi aundia dago gaur– koan. Azaldu nai ez dutelako noski, ta norbaitek bear zuen txapeldun. Irabazirik ez dagoen lekutik, jendeak atzera egiten du. - Zuk badakizu, iñork jakitezkeroz, burruka– rien berri. Alare, orrekin saioxka txiki bat egin 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz