BCCCAP00000000000000000001804

Au alper-arriak egiten arkitu zuen. lnguru artan, bear zuten geienak, oni eskatzen baizizkioten. Bu– rrukan ez-ezik, !anean ere etzan aldrebesa Jose Argiña. Berrogei urtetik goragoko gizona, baña orain– dik gordin ta zaulia. Jan-edanean neurrizkoa. Bere burua zaintzen zekiena. - Kaixo, Joxe! -agurtu zuen argi-argi. Billau xamarra izaki. Zuri oietakoa. Izketan zekiena ta, bera beartzen zanean edo komeni zitzaionean, la– gunari bere begirunea ondo gordetzen ziona. Argiñak, serio, arritu xamarra: - Ongi etorri, Don Lukas. - Ari zerala orain ere betiko !anean... - Ea zer erremedio! Bizi bearrak lanak ematen dizkigu. - Ez dezula zertara natorren asmatzen... - Zuk ere kanpaiak entzun al dituzu? - Nongo kanpaiak? - Emengoak. Dardarrenak, alegia. - Bai. Nere egitekoetan bat, ori dakart. Bestea, berriz, elkarrekin adiskidetu. Aspaldiko partez gure artu-emanak txuxendu. - Adiskidetu edo... Asarre ere ez giñan egon– go. Itzegiteko beldurra: Zer erantzungo ote dit bes– teak? Gure asarrerik geienak, orregatik irauten dute. - Bai. Ortan arrazoi daukazu. Itzegin nai, baña ezin ausartu. Biak elkarri esku emanaz: - Bai, egia: Dardarren gora-beerak jakin na1 nituzke. Bibote-Aundi ez baita ausartzen andik datorrenarekin burrukatzera. Aitzaki au jartzen digu: bera txapelduna dala, ta bailara guzietakoak menderatuta datorrenarekin jokatuko duela, bear– tua dagoen ezkero. Baña arek, ortik kanpora, ez 33

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz