BCCCAP00000000000000000001804
rrek ura menderatzen bazuen, betiko baztartuko zuten bera. Arrazoi geiago gabe, gorroto bizia artu z10n. DON LUKAS, ARGIÑA TA DARDAR Basajaunaren aldetik, Dardarri abisu txiki bat bialtzekotan geratu ziran. Baña ori Don Lukasek egingo zuela. Ura zala Jan ortarako aukeratua. Sari ematera etorri zanean, bada, esan zioten Bibote-Aundi baño gogorragoko mutil gaztea bi– llatu zutela; ta, beste norbait aurreratu baño len, beren saliera ekartzea komeni zala, zioten bezela– koa bazan beñepein. Aren berri ikasi zuen. Baña Argiñaren maisu- • pean ari zalako, egokiena lenengo arekin itzegitea iruditu zitzaion. Zapuztu xamarrak zebiltzan as– paldi artan, ta Dardar aitzaki artuaz pakeak egin nai zituen. Bitartean, jakin ea entzun zuen bezela– koa ote zan Dardar ori. Joxe Argiña, zortzi urtean txapeldun izana zan, ta galdu gabe geratua, Don Lukas ta bere la– gunakin asarretu zalako. Sei urte baziran au gertaturik. Geroztik etzuten elkarrekin artu-emanik eduki. Itzegin ere doi-doi topo egitean. Agur bana egin ta bakoitza bere bi– dean aurrera. Orain zuen, beraz, Don Lukasek Dardarren aitzakitan pakeak egiteko aukera. Bai– baizekien beti ondo artuko zuela. Txuxenean Jose Argiñarengana joan zan, bada. 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz