BCCCAP00000000000000000001804
- Ni oraindik txapeldun nago. Bailara guzieta– koak menderatuta badator, beartua nagoen ezke– ro, jokatuko diot. Ez det atzerarik egingo. Bitar– tean, probak egin nai baditu, or dauka bere mai– sua, oraindik, askok diotenez, ni baño obea ornen da-ta. Erronka bota duenak ere, ezin lezake olako– rik egin. Ez baita txapelketarik asi. Besteak men– deratuz datorrela, ta orduan jokatuko degu nor txapeldun. - Beldurtu egin zera. Alare, ez badezu nai, zure esku <lago. Baña indartsu batek bota lezake erronka ori: neurtu nai duenik bada. - Ez daukat jokatzeko beldurrik. Ni garaile ge– ratu nintzanean, denak menderatu ta azkeneko saioa txapeldunarekin egin nuen. Baña iñor desa– piatu gabe. Garaiz asiko naiz ordu ortarako tre– betzen. Argiña'rekin ez, ordea. Aspaldi ontan be– gitan daukat nik gizon ori. - Zergatik? Gizon jator, iztun ta alaiagoak, gutxi ezagutuko dituzu. - Utziogun pakean orri, denentzat ona danik ez da oraindik sortu-ta. - Eta guk, zure ordez, Dardar artzen badegu? - Arek bailara guzietakoak menderatzen badi- tu, arekin jokatuko det. - Aurreak erakutsiko digu nola dantzatu atzea. Zuk, beñepein, Ienbailen emaiozu Don Lu– kasi gazte orren berri. Ortan geratu ziran: ura jakiñaren gañean jarri ta arek konponduko zituela orko gora-beerak. Batzarra bukatu ondoren, denak aldegin zuten andik. Baña seigarrena etzan erten, besteak joan artean. Gero, antzalduta aterako zan. Sumindua zegoen Bibote-Aundi. Etzuen jokatu nai. Bai-baitzekien etzuela irabaziko. Baña Darda- 31
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz