BCCCAP00000000000000000001804
au. Ametsetan arí al zera edo txorotzat jotzen gai– tuzu? - Ez nabil ametsetah. Ez naiz gezurretan arí ere. Ikusten dezutenean, zerok emango didazute arraz01. - Onek dion bezelakoa bada, bere sudurreko aizearekin ere aidatuko nau -zion Bibote-Aundi'k siniskaitz. Aparteko gorputza zuela bai; berak iku– si zuen ta. Baña ez orren indartsua. - Orrenbestekoa danik, ez degu sinisten. An– daluzkeríak dira oiek. Baña olako gizona bada, Don Lukasi esaiozu lenbailen. Badakizute ura de– gula lan ,á,ii'étarako aukeratua. Eskola ederra ere badauka. Gizarterako, berriz, aproposa da. Doai berexiak erriañ dizkio Jainkoak. Don Lukasek opi– zioa non ikasi erakutsiko dio. Bere denbora bear du. Berdin etsaiak ondo erakutsiak etorriko <lira. - Ez daukazute ortan ere buru-austerík. Opi– zioa ikasten dabil aspaldi ontan. Argiña'ren agin– dupean, gañera. Nere beldurra ez da besterík: agian norbaitek aukeratua edukiko duela. - Argiña'rekin gu ez gatoz ondo. Baña orí Don Lukasek konponduko du. Gure errí aldekoa bada, Dardar ez dauka iñork eramateko eskubide– rík, erriak ez badu nai. Argiña ere oso etxekoia da. - Bera ikusitakoan, eta Bibote-Aundi onekin saioxka bat egin ondoren, erabakiko degu aien erronkak jaso edo ez jaso. Ontzako urre mordoska polita jarri nai dute aieka artakoak. Irabazteko itxaropenik badauka, nonbaitik aterako degu bear degun ainbat diru. Erri-alde orí bein gallendu zai– gu. Zuk diozun Dardar orí olakoa bada, uste ez duten ipurdikoa eman bear diegu. Zuk, Bibote– Aundi, saioxka bat egingo al zenuke orrekin, zen– baterañokoa dan ezagutzeko? 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz