BCCCAP00000000000000000001804
xor eta xur egiñak, begira zeuden, zer pentsatu ta zer esan etzekitela. - Zure berri entzuna genduen; baña ez onen– bestekoa ziñanik. Sanson, diotenez, zerbait izango zan. Zu baño geiago bai ote gero? Burruka-zaleak billatzen bazaituzte, badaukate puska baterako txapelduna. Eskerrik asko, gazte. Ez diguzu lana gutxi aurreratu. - Ez orregatik -egin zuena askotan egiten oi– tua balego bezela, lasai-lasai ala erantzun zien-. Burruka-zaleak diozute? Len ere izanak dira. Baña nik ez daukat ortarako gogorik. Pake-zalea naiz. - Mundu au nolakoa dan ikusteko, ez dezu opizio oberik arkituko -erantzun zioten. - Ez, nere burua galtzeko ere. Nik lana egin ta besteak kobratu. Azokaz-azoka dabilkiten artza bezela ibilliko niñuteke munduz-mundu. Balioko nuken arte, nere bizkar besteak egingo luteke di– rua. Ni, berriz, arratoia baño beartsuago, ez etxe, ez fameli, iñorako ez naizela, mutil zaartuta zoko– ratua geratuko nintzake. - Aizu: ortan arrazoi osoa ematen dizugu. Gaztea zera; baña ez kaxkariña. Iñara esaten zio– tena berdin-berdin utzi zuten. Bere denborako on– datua, gañera. Argiña'rekin ori bera egiten asi zi– ran. Baña arek utzi egin zion lantegi orri. Ezer egin ez balu bezela, bat-batean ainbesteko egur-sorta bizkarrean artuta, joan zan andik etxe– ra. Batzarrean zeuden guziak txorotxat artu zuten; eta, geiegi edana zegoelakoan, parrari ekin zioten. Basajaunak orduan serio-serio erantzun zion: - Ollo-ipurdiren batzuk jan ote dituzu gaur? Berriketarako gogoa badaukazu, beñepein. Ez gau– de jolaserako. Serio erabaki bear degun lana da 29
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz