BCCCAP00000000000000000001804

- Aundiagoa ikusia diot nik ari, sekulako gur– dikada egurra zeramaten bi idi-parerekin. Eguraldi kaxkarra zegoen eta bide zakarra. Azpia, berriz. biguña. Euri egin berria baizan. Eta lokatzetan lo– tua geratu gurdikada egurra. Alegiñak jota, ezi– ñean geratu ziran bi idi-pareak. Erdia bederen us– tuta atera bearko zutela-ta, !anean astera zijoazen. Ala bear ta orduantxe zetorren Dardar menditik etxe aldera, gurdikada ura añako sorta bizkarrean zekarrela. An aurrean zama bota ta esan zien: - Ezin atera al dezute? - Lokatzetan sartu zaigu. Idiak ere labaindu, berriz, azpi biguñ ortan. Ezin dute indarrik artu. Erdi ustuta atera bearko, lan luzea da baña. - Kendu idi oiek ortik. Lendik ezaguna zuten gazte indartsuenetako bat zala; baña beren ustez ain eroa zanik ez. Bi idi-parek ezin zutena, arek bakarrik nola egin bear zuen? Arrituta, ala esan zioten: - Idiak kenduta, zer egin bear dezu orrekin? Oiek or daudela laguntzea, ez al litzake obe? Ba– karrik oiek baño geiago zeralakoan al zaude? - Bakarrik atera baietz! Etzutela berdin denbora asko galduko ta kendu zituzten, ea gazte ero ura zenbateraño irixten zan. Erdi arrastaka sartu zan gurdipera doi-doi. Lo– katza baizegoen. Etzeukan ibiltzeko lekurik ia. Nolabait igaro ta gurdiaren ardatza bere bizkar gañean artuta, gurdia, ankak balitu bezela, polliki– polliki zutituz, zama garrondoan zuela, ttaka– ttaka aurreragoko bide berdiñera eraman zuen. Jasotako gisara, geldi-geldi utzi ta arrastaka erten zan gurdipetik. Neronek nere begiakin ikusia. Au, beñepein, ez al didazute ukatuko. Ametsetan ari ote ziran, gure bi itzaiak, begiak ondo igurtziz, 28

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz