BCCCAP00000000000000000001804

idiakin gorozketan alegia, bi gizon .etorri zitzaiz– kion zelaira billa. Ezagutu nai zutenak, beñepein. Zergatik ez dakit. Agian, beren erri aldera erama– teko asmoan. Orregatik, aguro ibilli bear dezute. Ala galdetu zioten: - Dardar non bizi dan bai al dakizu, gazte? Galdetu orduko, antz eman zioten bera izango zala. Alako gizakia al da, izan ere. - Bai. Ta ez daukazute urruti -erantzun zien. - Non bizi dan, meserez esango al diguzu? Bi eskuakin eldu zion atzetik gurdiari ta, pultsoan idi ta guzi batera jasoz, ala erantzun zien, aiekin etxea erakutsiz: - An; aldapako baserri txuri artan. Zer erantzun etzekitela geratu ziran gure bi gi– zonak. Bere arekin izketan jardun-aldi bat egin zuten. Zertaz mintzatu ziran, ori ez dakit. Baña beste egitekorik gabe etorriak zirala bai. Darda– rrek ez du bere bizi-moduan aldaketarik egin. Ba– serrian jarraitzen baitu oraindik !anean. - Ederki dago ori. Su ondoan entzundakoa noski -zion batek. - Ori baño juizio geiago zeneukala uste nuen -besteak. - Ez gera umetxoak, ipui oiek sinisteko -irugarrenak. - Galantak botatzen badakizu. Baña onenbes- tekorik ez nizun entzun -laugarrenak. - Aizezko idi ta gurdiak izango zituen -bosgarrenak. - Gezurretan ari naizela uste al dezute? Nero- nek ez banu ikusi, ez nizuten esango. Ta, beste batek kontatu balit, nik ere ez nuen sinistuko. Baña nere bi begi auekin ikusia det nik ori. - Motell, ago ixilik! Lurraren gañean sortu ote da oraindik olakorik? 27

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz