BCCCAP00000000000000000001804
badauka, aren aurrean ez da beti atsegin izango, berezko ona badu ere. - Inguru xamarrekoa? - Bai, bai, Bertakoa. Dardar baserrikoa. Ni emen sartu naizenean, beste iru artzai gazterekin musean ari zan. Nekazari ta artzai oietakoa. Dar– dar esaten diote, baserriaren izenetik artua. Ba– taiokoa, berriz, Joxe Iñaxio. Gazte arrigarria. Az– kar ibilli obe dezute, bat baño geiago badabiltza noski aren atzetik eta. - Gu ortik igaro gera. Baña ez degu olako ani– malirik ikusi, olako kankalluak beti ikusgarriak izaten dira baña -zion batek. - Nik bai, ikusi det -erantzun zion Bibote– Aundi'k-. Aietako batek animalitzat artu nau; ta, ari kargu artzera noala, aurrean jarri zait, «Kal– ma, kalma!» esanaz. Ez dakit begiondoko bat epe– la nola ez diodan eman. - Leku onean asiko ziñan. Laxter jasoko zeni– tuen ordaiiak. - Aundiz zer moduzkoa da? -galdetu zion Ba– sajaunak. - Bai, bai. Aunditik badu berea. Ni aña luze bada, ta gorputz sendo ta egokikoa. Baña neri mo– tel bat iruditu zait -zion Bibote-Aundi'k. - Eta indartsuaren otsik bai al dauka? -galdetu zuen berriro Basajaunak-. Olakoa bada, onuzkero bere ezaugarriak emango zituen eta jendearen oso ezaguna izango zan. Arritzen naiz, gu emen bizita, orren indartsu-otsik nola ez degun entzun. - Diruan bestetan pentsatzen al dezute? Orain– dik gaztea baita, gañera. Indartsua dan edo ez gal– detzen al didazute? Ez dakit mundu ontan azaldu ote dan olako besterik. - Ala jainkia! Orrenbestekoa ere bai? - Geronekoan, Dardar bere !anean ari zala, 26
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz