BCCCAP00000000000000000001804
txapeldun. lgaz, orratik, naiko lanak bazenituen. Orduko gazte indartsu arek sekulako erronka bota digu. Ez dakit zenbat ontzako urre jokatu nai di– tuzten aurten, txapeldun atera baietz. Orretaz ga– ñera, beste erronka bat ere badu egiña, beste ontzako urre batzuk jarriz, emendik dijoana bost minutu baño len menderatu baietz, joan dan Urte– ko txapelduna bada. Berria bada, berriz, amarren epea ematen dio. Lengo urteko gazte ura, dirudie– nez, indarrean dago. Zu, beñepein, ondo eskaxtzat jotzen zaitu. Jakiña, arek badaki zure berri: one– nak emana zaudela ta orain etzerala orduan baño geiago izango. Zuk zer diozu, Bibote? Aren arro– keriak zapalduko dituzun itxaropenik bai al dau– kazu? - Ni, lan auetarako, igaz ere zaartu xamarra nintzan.. Aurten beste urte bat geiago. Ura goraka, ni beeraka noa. Nere burua nola zaintzea nai dezu? Nik ez daukat errentarik. Beste ezi-leku oie– tara joateko modurik ere ez. Gutixi oiek denak Jantzi, ez ori ere oso dotore. Bizitzeko aña jan. Beste irabazirik ez dator onera. Zergatik ez dezute egiten, aiek bezela, elkarte edo soziedadea, arek mantendu ta zaindu dezan burrukaria? Eunen bat badaude sallean. Illero-illero uskeria emanarekin, nai duten bezela ezi ta zaindua daukate mutilla. Eguneroko lanetik ezin bizi naizen onek, aren au– rrean zer egin nezake? Au da nere galdera. - Orduan, erronka oiek jasotzea etzaizu ondo iruditzen? - Irabazteko itxaropenetan ez beñepein. lgaz, dakizuten bezela, doi-doi menderatu nuen, suertez noski. Oraindik etzegoen ondo ikasi ta zaildua. Baña arek bazeukan saltzeko ere indarra. Ni ez naiz, berriz, orduan baño geiago. Geronekoan, be- 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz