BCCCAP00000000000000000001804

nean, zuentzat ez dago gutxitzerik. Dena nik galdu bear. Nere illabeteko irabaziak or ziazik. - Langille berriak billatzen errexa da, ondo ordaindu ezkero. Or dago kroxka! - Nik aña ordaintzen duen kontrabandistarik ez dezute lurraren gañean bat arkituko. Nik bada– kit oien berri. - Eta or tarteka-tarteka galtzen zaizkigun kon– trabandista zaar oiek, nola ezkutatu litezke azta– rrenik utzi gabe? - Ori ez dago nere eskuan. Esanaren paltan ez dira galtzen. Kontrabando-lapurren lana da. Ori: garaiz geratuko balira, elitzaieke olakorik gertatu– ko. - Orduan, zaartzen diralako arrapatzen dituzte? - Zalantzik gabe, ori! - Ez nator zure iritzi orrekin bat. Kontraban- dista bidean iltzen badute ere, kontrabandoa nor– baitek ekartzen du. - Zer esan nai zenduke orrekin? - Esan detana besterik ez: ez dala neretzat ori ulert-errexa. Aldamenekoak aopean ala esan zion: - Zaude ixilik. Bestela, zu eroriko zera urren– goan. - Utzi zaiogun orri pakean. Ortaz urrengo batzarrean itzegingo degu, garrantzi aundikoa bai– ta. - Gaur urteroko txapelketaz itzegitera bildu zaituztet. Garaia laxter da ta ez genduke utsegite– rik nai. Orain arte beti joan gera. Txapela ugari ekarri ere bai. Geienetan, gurekin lanean ari da– nen bat izaten degu aukeratua. Aurten ere ala nai genduke. Zer moduz zaude zu, Bibote-Aundi? Ondo zaintzen al dezu zere burua? Ondo ezi ta oi– tua al zaude? Sei urte jarraituetan zu atera zera 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz