BCCCAP00000000000000000001804

kontrabandisten artera azaltzen ornen zala. Modu artara antzaldatua etorriko zan noski. Aren berri jakingo zutela, ez dago zalantzik. Baña kontzientzi gutxikoa zalako, Justiziarekin zerbait izaten bazuen, bere rnendekoak etzutela ezagutzen esan ta babes obea zeukaten. Beti zakar rnintzatzen zana, ta zurraren zurra, gañera. 'Zearo bestelakoa zuen bere artaduna, Don Lu– kas deitzen ziotena. Au bai: langille guzien ezagu– na, oparoa ta oso alaia. Au etzan batzarretara etortzen. Onek ere ez ornen zekien Basajaun nor izan zitekenik. Ijitoen artean zebillen auzia, ta be– rak jakingo zuten aren berri. Denen buru bezela, bada, batzarrean onek artu zuen itza: - Biar Don Lukasek etorri ta ordainduko di– zuete zuen saria. · Baña gaurko batzar au ez degu kontrabandoko gora-beerak erabiltzeko izango. Kontrabando-lana ondo dijoa. Irabazia ere bada– tor. Ekarri-ala ezin saldurik ez daukagu. Geiago baletor ere, nork arturik ez litzake paltako. Ogeik sari polita badakarte, berrogeik geiago. Naiago nuke iru bat berri geiago billatuko bazenituzteke. Baña sasoikoak eta mutil indartsuak. Osasun one– koak, alegia. Zaarrekin ez dago segurantzirik. Er– ditan ez dira garaiz etortzen. Bidean ere rnotelak. Kontrabandoa galtzeko arraixku aundia. Azkena erori diranetan, denak zaarrak galdu dira. Oiek, berak pentsatu bear Iuteke, ortarako ez dutela ba– Iio. - Eta irabazi guzia zuentzat bear al du? Ez al degu guk ere ortik geron zatitxo bat rnerezi? - Zergatik ez diozute ori, galerak datozenean? Zuek, orduan ere, beti bezela jasotzen dezute, ta galera guziak nere bizkar geratzen dira. Kontra– bando bat galtzen degunean edo ebasten digute- 21

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz