BCCCAP00000000000000000001804

Baña ala jainkia! Nik baño ondotxoz aundiagoko oñetakoak jazten dizkik orrek. Ata batek bezela– koak zeuzkak: zabal-zabalak. Orí ez dek, ordea, ni bezin sendoa. Saioxka txiki bat pozik egingo nikek nik orrekin, bost minutu baño len bildu baietz. - Etzekit nola etzeraten así. Aukera jarri diok. Izutu egin dek irekin. •- Laxter joango uan maipera. - Bai; ire gorputzak, orrenak baño indar-itxu– ra obea zeukak. I, ordea, oraindik gaztetxoa aiz, bost minutuan orí menderatzeko. Zimela ta zalla zirudik. Ea oraindik orrek menderatzen iñuken. Urteetan orrela dabillena dek. Orí dala, uste dit, lengo urtean txapeldun geratua. - Nerekin neurtzen bada, aurtengoan jai zeu– kak. Oñak eta burua elkarrí musuka laxter jarríko nizkiokek nik orrí. - Ire aurrean atzera egin dik noski. - Ez nauk arritzen. Gu lau bagiñun ta ura ba- karrík. Baña ezeren asarrerík gabe nai nikek pro– ba txiki bat egin orrekin. - Atera adi txapelketara ta an neurtuko zerate. - An ere ez dek nere aurrean jarríko orí. - Bere txapela galdu edo jokatu bearra zeukak. - Etzekit, bada, gizon orí ez ote dagoenjoana. Zurrutari emana zirudik. Ortarako, gañera, itzegin ta gauzak konpondu bearrak zeudek. Garaile atera diranak il dituztela ere entzuna zeukat. Ni etxe– koia ta pake-zalea nauk. - Zer egiten ote dute oiek lurpeko gela txiki ortan? Eta nor ote zan barrutik zabaltzen zien ura? - Kontrabandoko gora-beerak ibilliko dizki– tek, noski. - Aspaldian emen gabiltzak; baña ez gaituk gaur arte oartu. 19

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz